XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Joan zan biziten Bilbo'ra zaldun baten moduan, txarto irabazitako diruarekin, eta Arrigorrieta'n ezagutu ta ezkondu zan madame'kin.

Bainan laster laxatu ziran bien arteko maitasun-lokarriak eta Lopez edo Martin jauna zanak, beste emakume baten besoetan bilhatu zuan bere emazteak ematen etzion berotasuna.

Hau entzunik harrituta zegoan etxekoandrea, Nati andre alarguna.

Cocaina'ren arazoan berekin aspaldi ibilitako lagun batzuk jakin zuten nola bizi zan Bilbo'n aberats baten moduan, eta berak eskuz idatzitako guthun batzukin mehatxaturik, hasi zitzaizkion dirua khentzen tati-eskutitzka (chantaje egiten).

Orduan Martin jauna zanak eta Doro Fernandez bere maitaleak, Suiza'ra ihes egitea erabagi zuten.

Tati-eskutitz-dunak engainatzeko jantzi bere arropekin gorputz hil bat, Lopez'en dokumentu ta gauzak sakeletan sarturik, eta itxasondoan utzi zuten, arpegi handitua ikusirik iñork ere, ezta emazteak berak ere, ezagutuko etzualakoan eta Martin desagertu ezkero denek hildakotzat emango zutela pentsatu zuten, gorputz hura berea zalakoan.

Doro'rekin ihes egiteko, bere ondasun guztiak, edo behintzat eraman zitezken guztiak, Suiza'ko banku batean ipiniko zituan Doro'ren izenean.

Bainan bere emazteak dana igarri zion, eta jakin zuanean firma bat baino etzitzaiola falta diru guztiarekin ihes egiteko zer egin zuan?.

Hil tiro bategaz eta diru guztia alargunarentzat.

Harrituta gengozan gu danok nere adiskide handiaren adimenaren zorrotzarekin, Natividad andre alarguna garraisika hasi zanean: Gezurra!....

Dana gezurra da!.

Ez egizue jaramonik egin!....

Nik eztut sekula jakin nere senarrak engainetan ninduanik!....

Nik enekian diruarekin ihes egiteko asmotan ebilenik!.

Bota tamalezko begitadak itxaropenbako eraile gaxoari eta danok Poirot handiari begira jarri giñenean berriro, egi guztia bere ezpainetatik jakiteko gurariagaz.

Orduan, athera sakeletik pixtola eta ixil-erazle bat eta Poirot'ek: Horra heriotza egiteko erabili zuan pixtolea erran zuan.

Berriro hasi zan Natividad andere gaixoa garraisika erotuta bezela: Gezurra!....

Ez sinhestu bape hunen berriketak!....

Zer daki ergel hunek?....

Akatsbako gizona zalakoan hil nuan nik... jakin banu engainetan nindula enuan hilgo!..

Far egin gendun danok atheraldi hunekin.

Bainan irrino triste bategaz.

Tamala sentitzen gendun.

Ikusten gendun galduta arkitzen zala eta edozelako gezur bat asmetan ebilela.

Zeinek sinhestuko zion hain itxurabako aitzaki bat?.

Eta sinhestu ezkero be, ba othe zan aitzaki nahikoa gizon bat hilteko?.